Trafikoko Buruzagitzarekin izapideak errazteko hitzarmena

24.02.16
Erakundea

Gidabaimenean bizilekua aldatzeko egin beharreko tramiteak udaletxean bertan betetzeko aukera izango dute Ermuko herritarrek

Hiritarrentzat karga administratiboak murrizteko eta sinplifikatzeko bidean pauso bat gehiago emango du Ermuko Udalak. Bihar, otsailak 25, Carlos Totorika alkateak eta Adolfo Peñaranda Bizkaiko Trafikoko Lurraldeburuak hitzarmen batekin bat egitea sinatuko dute, biztanleriari DGTrekin dituen izapideak errazteko asmoz.

Aipatutako elkarlanerako hitzarmena Trafikoko Buruzagitza Zentralaren Organo Autonomoak eta Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak sinatu dute. Horren helburua ermuarrei tramite eta izapide administratiboak egiteko erraztasunak eskaintzea da; izan ere, orain arte Bizkaiko Trafikoko Lurralde Bulegora jo behar zen nahitaez, Bilbora. Hitzarmenari esker, udaletxean bertan egin ahalko dira zenbait eskaera, herritarrentzat karga administratiboa sinplifikatu eta murrizteko, dirua aurrezteko eta desplazamenduak ekiditeko.

Hitzarmena betez, Ermuko Udalak hainbat eskumen hartuko ditu bere gain. Horrela, ermuarrek gidabaimenaren edo zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketagatiko kopiaren eskabide-inprimakia bertan betetzeko aukera izango dute. Udalak, gainera, eskaera entregatu eta hamar laneguneko epean Bizkaiko Trafikoko Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko dizkio aldaketak.

2015eko martxoaren 25eko Osoko Bilkuran onartu zuen Ermuko Udalbatzak hitzarmenarekin bat egitea. Gaiaren inguruan saio horretan landutako dokumentazio guztia lotura honetan ikus daiteke.

Hitzarmen honekiko atxikimendua udal estrategiarekin bat dator argi eta garbi, administrazio moderno eta aurreratu baten berezko baliabide elektronikoen bitartez, udal administrazioa herritarrei gerturatzen eta kalitatezko zerbitzuak arin eta eraginkortasunez eskaintzen laguntzen duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da