Zerukoako igogailuaren egitura, prest

26.02.16
Hirigintza

Duela astebete San Pelaioko obretan egin zen moduan, Zerukoa eta Ongarai auzoak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea bere tokian daude jada. Atzo, osteguna, Gasteiztik ekarri zen muntaiarako beharrezko materiala, eta kabina igaroko den egitura eta oinezkoak ibiltzeko pasabidea instalatuta daude dagokien lekuan.

Bi pieza horiek San Pelaioko obretan kokatu direnak baino txikiagoak dira. Armazoiak 10,11 metroko altuera du, aipatutako lanetakoak baino hiru metro gutxiago; oinezkoentzat pasabideak, aldiz, 8,21 metroko luzera du, askoz laburragoa, beste pasabidearen 22 metroen aldean.

Construcciones Olabarri esleipendun enpresako langileek egin dute instalazioa, Gruas Katillu enpresarekin elkarlanean. Lanak aurreikusitako martxan doaz aurrera.

Datozen asteetan Aldapa eta Ongarai lotuko dituen zatiari dagozkion egitura eta materiala jasoko da. Eman beharreko pausoak berdin-berdinak izango dira: lehenik zati bertikala kokatuko da, eta jarraian, pasabideak.

Segidan ikus ditzakezue Zerukoako obren egungo egoera erakusten duten argazkiak, igogailuaren egitura nagusia kokatu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera