Udalbatza otsailari dagokion Osoko Bilkurara bilduko da bihar iluntzean

29.02.16
Erakundea

Estrainakoz bilera astearte batean egingo da, asteazkenean egin ordez

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da –bihar- astearte iluntzean, azken egunean dugun otsaileko hilabeteari dagokion bilera egiteko. Bilera horrek ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak bederatzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar lau mozioak direla eta beste hiru gaia erakunde-adierazpenak. Biharko martitzena legegintzaldiko lehen bilera eta pleno eguna izango da, orain artean horiek asteazkenetan egiten baitziren.

Lehenengo gaian zinegotziei gai zerrendako puntuekin zerikusia duen edonolako interes edo bateraezintasunik duten ala ez galdetuko zaie. Bigarrenean urtarrilaren 3an egindako bileraren akta bozketara jarriko da. Hirugarrenean, zinegotziek mintzagai izango dute A-8 autobidearen inguruan EAJ/PNV, PSE-EE (PSOE) eta PP alderdiek elkarrekin aurkeztu duten mozioa. Laugarrenean, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko mozio-adierazpenari buruz mintzatuko dira.

Bosgarrenean, ‘Acelor Mittal’ enpresaren inguruko gaia mintzagaia eta adierazpena izango dute zinegotziek. Seigarrenean, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 40. urteurrenaren inguruko erakunde adierazpena.

Zazpi eta zortzigarren gaien mamia, ostera ere, A-8 autobidea izango da, horren ordainsariaren inguruak EH-Bilduk aurkeztu duen mozioarekin eta horren aurka plataforma herrikoiak aurkeztu duen mozioarekin, hurrenez hurren. Azken puntua galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda pdf formatuan eta bilerako agiri guztiak dauden lekuei lasterbidez iristeko lotura ustez dizuegu jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian