Andrés Suárezek bere 'istorio txikia' kontatuko du Ermuan

02.03.16
Ermua Antzokia

Andrés Suárez kantautore galiziarra Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, “Mi pequeña historia” disko berria zuzenean aurkezteko.

Abeslaria eta gitarra-jotzailea da, eta egungo musikako fenomeno honek gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu bere lanetan. Arrakastara bidea ez da, ordea, erraza izan Suarezentzat. Lehenengo aldiz metroan gitarra jo zuenean, dirua galdu zuen, ez baitzuen bidaia txartela ordaintzeko adina ere jaso. Dena dela, benetan gustuko zuenarekin aurrera jarraitu zuen Madrilen, astelehenetik ostiralera musika jotzeko aukera baitzuen bertan.

Gazteak jada hamarkada bat darama hiriburuan, eta sei disko kaleratu ditu. Azkena, “Mi pequeña historia”, 2015eko ekainean argitaratu zen, eta horixe da, hain zuzen, ostiralean Ermua Antzokian aurkeztuko duena.

Kontzertua 22:15ean hasiko da, eta sarrerak 12 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Musikariaren azken bideoa ikusi dezakezue jarraian, “No saben de ti”, disko berritik aterata:

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango