Alemanez mintzatzeko taldean izena emateko epea zabalik

04.03.16
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak asteartero arratsaldean bilduko den alemaneko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du.

Ekimen, honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.Jarduera honetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna azaltzea, inongo titulu ofizialik eskatuko ez bada ere.

Hiruhilabete honetan jarduera hau Deustuko Unibertsitateak eta Ermuko Udalak sinatutako hitzarmenari esker laguntzaz burutuko da. Saioak ama-hizkuntza alemana duen ikasle batek dinamizatuko ditu.

Jarduerako ordutegia: asteartero, 18:30etik 20:00etara, martxoaren 8tik maiatzaren 17ra, Lobiano Kulturgunean.

Parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da.

Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke eta interesatuok datu hauek eman behar dituzte: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta hizkuntza maila.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat