Ermuak Sestaoko ‘Arcelor Mittal’ enpresako langileekin bat

07.03.16
Erakundea

Ermuak elkartasuna adierazi die Sestaoko ‘Arcelor Mittal’ enpresako langileei eta horrentzat lan egiten zuen enpresa laguntzaileei zehaztu gabeko denboraldi batez faktoria itxi izanagatik’. Udalbatzak egindako azken Osoko Bilkuran erakunde adierazpena onartu zuen herrian ordezkaritza duten udal talde guztiek bat eginez -PSE-EE (PSOE), Bildu, EAJ-PNV, Ermua Se puede –Ahal da, PP e Irabazi-. Testuak herriaren elkartasuna adierazten die ‘une latz hauetan’. Udalak herritarroi dei egiten digu ‘Arcelor Mittal-Sestaoko langileek enplegua defendatzeko antolatzen dituzten mobilizazioetan parte hartzeko. Erakundeak lantegiak nahiz langileek aktibitatea lehenbailehen berreskuratzea nahi du, ahal dela egun baino baldintza hobeetan’.

Testuan jasotzen denez “ekoizpenaren gelditze hau munduko altzairu-eskaeraren gutxitzeagatik soilik ez da gertatu, txinatarren soberakinak merkatuaren %30 merkeago saldu izanak egoera larriagotu baitu, baita argindarraren kostu handiak ere”. Idatzian “erakunde guztiei sektoreko mahai batean eta elkarturik Arcelor Mittal Sestaoko enpleguen eta jardueraren alde lan egin dezatela” eskatzen zaie. Eta Europar Batasunak dumping-aren kontrako neurriak har ditzala eta Txinako ekonomiak bezalakoak egiten duten lehia desleiala geldiarazteko”. Azkenik, enpresari “lantegiarentzat lana bermatzeko beharrezko ahalegin guztiak egin ditzala eta ekoizpenari berriz lehenbailehen ekiteko modua bilatzeko” eskatzen zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan