Martxoak 8aren inguruko material guztia biltzen duen gida kalean

07.03.16
Udal Liburutegia

Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago jada. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinetarako udal sailak eta Udal Liburutegiak.

Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz dituzten webgune interesgarriak, blogak, eta Liburutegiko katalogoan eskuragarri dauden filmak, musika eta liburuak daude. Material hauek emakumea eta generoa arlo desberdinetatik jorratzen dute, antropologia, historia, identitatea, komunikazioa edo sexualitatea. Haurrentzako literatura eta komikiak ere ere aipatzen dira gidan.

Nobedade bezala, emakume erreferenteei buruzko materialak aipatzen dira. Oraingo honetan Frida Khalo, artista paregabea. Bere bizitza eta obrara hurbiltzeko Frida emakume eta artista aparta

Horrez gain, liburutegian zein Emakumeen Topalekuan feminismoa, generoa eta emakumeen egoera eremu ezberdinetan lantzen dituzten materialekin erakusketa jarri da. Horien artean liburuak eta filmak daude, guztiak maileguan eska eta eraman daitezkeelarik.

Emakumeen Topalekuan

Azkenik gogorazten dizuegu Emakumearen Etxean ere generoa eta berdintasuna oinarri duten 350 ale baino gehiagoko fondoa duzuela. Material hori fisikoki Emakumearen Etxean dagoen arren, udal liburutegiko katalogoaren zati dira eta horiek ezagutu ditzakegularik Euskadiko Irakurketa Sare Publikora sartuz gero.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.