‘Carol’ eta ‘Embarazados’ komedia ikusteko aukera izango asteburuan Ermua Antzokian
Ostiraleko zineklubak asteko zine programazioari hasiera emango dio. Aste honetan Ida Panahandeh zuzendari iraniarraren Nahid filma ikusi ahal izango dugu. Azken urteetan iraniarrak filma apartak egin dituzte, esaterako Nader y Simin una separación, Taxi Teherán edo El Pasado. Aste honetako filmak egungo iraniarren kalitatezko zinea kasualitatea ez dela egiaztatzera dator. Dibortziatu berri den emakumea senar ohiarekin berriz ez dela ezkonduko adostu du, semearen ardura mantentzeko baina ostera ere maitemindu da. Sentiberatasun handiko filma da Nahid, askatasunaren aldeko garrasi eta aldarrikapena. Zinematografikoki duen balioaz gain, muntaia ausarta eta emakume iraniarrari egin zaion omenaldia da. Jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Betiko legez, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialean, aldiz, larunbat arratseko zazpi eta erdietan Embarazados titulukoaren lehen emanaldia ikusi ahal izango dugu. Komedia espainiar xelebrea da, Juana Maciasek zuzendu eta Paco León eta Alexandra Jimenezek protagonizatu dutena. Bikote bat aita-ama izatea erabakitzen duen arren, adinez nahiko helduak izanik haurdunaldia izateko zailtasunei aurre egin beharko diote. Filma zintzo eta zoroa da, umorea eta gizarteko belaunaldi baten azterketa modu egokian uztartzen dituena. Kideen arteko arazoak, bakoitzaren itxaropenak eta gure gizarteak bikote gazteoi jartzen dizkigun zailtasunak bat datoz satira eta kritika soziala uztartzeko. Embarazados larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Carol zinta britainiarra da, Todd Haynes zuzendariarena. Bi aktore aparta ditu Cate Blanchett eta Rooney Mara. Kritikaren onespena jaso du, Oscar sarietarako 6 izendapen, Urrezko Puxika sarietarako 5 nominazio eta britainiar zinean 9 izendapen jaso baititu. 50 . hamarkadan, New York hirian 20 urteko neska gazteak porrot egindako ezkontzaren kide den emakumea ezagutzen du. Sentimendu eta sinesgarritasunez jositako lana da, zuzendaritza aparta duena, Cate Blanchett eta Rooney Mararen interpretazio bikainak dituena. Marak emakumeen interpretaziorik onenaren saria jaso zuen Cannesen. Zinea bete betean, sentiberatasun, pasioz eta maitasunez beterikoa. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikus dezakegu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandeko 5etan euskarazko zinta izango dugu ikusgai, animaziozko laburmetraiak biltzen dituena A zer nolako heroiak. da bere titulua. Marrazki bizidunen lan aparta, haur, gazte nahiz helduak harrapatuko gaituzten istorio ezberdin eta ederrak biltzen dituenak.
Azkenik, gogoratzen dizuegu oraindik orain martxoari dagokion bonoa salgai dugula eta hori Lobianon nahiz takilan erosi dezakezuela 15,6 eurotan.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan