'Euskotren jasangarriago' kanpainak ontzia utzi digu Ermuan

08.03.16
Ingurumena

Euskotren Sozietate Publikoak, “Zuri esker, jasangarria da Euskotren” kanpaina jarri du abian, material plastikoei bigarren erabilera emateko eta gizartean eta ingurumenean onurak sortzeko helburuz. Horretan, bere zerbitzuen erabiltzaileen, herritarren eta enpresako lantaldearen beraren laguntza izango du. Helburua idazketa material plastikoa (boligrafoak, errotuladoreak, lumak, arkatzak…) eta ontzien plastikozko tapoiak jasotzea da. Idazketa materialadela-eta, Euskadiko mendiak zuhaitzez birlandatuko dira, eta jasotako tapoiak, Enpresako Gizarte Gaietako Batzordean definituko diren ekimen solidarioetara zuzenduko dira.

Material plastiko horiek Euskotrenen sareko zenbait geltokitan egongo diren edukiontzietan utzi beharko dira. Izan ere, Euskotrenek materialei, egurrezko bildukinei, jomugako adierazgailuei eta baztertutako tren eta autobus piezei, bigarren erabilera emanez egin ditu edukiontzi horiek. Edukiontziak hiru Lurralde Historikoetako geltokietan eta instalazioetan egongo dira, tren, tranbia eta funikular zerbitzuen erabiltzaile gehienetatik oso gertu. Bizkaian, Ermuan tartean, ondorengo geltokietan:

  • Lutxana (Erandio).
  • Atxuri (Bilbo).
  • Bolueta (Bilbo).
  • Gernika.
  • Bermeo.
  • Durango.
  • Ermua.
  • Larreinetako funikularrean (Trapagaran).
  • Eta martxan jartzen denean, Metroaren 3. lineako Alde Zaharreko (Bilbo), Matikoko (Bilbo) eta Etxebarriko geltokietan.

Proiektu horretan, inplikatutako zenbait eragileren lankidetza du Euskotrenek: Administrazioa, Euskal Trenbide Sarea (ETS), zenbait elkarte, Kualifikazio Profesional programetako ikasleak, enpresa kudeatzaileak, erabiltzaile eta bidaiariak, lantaldeko kideak eta herritarrak oro har. Egitasmoak merkatu garbia sustatzea, enplegua sortzea, gizarte proiektuekin lankidetzan aritzea, karbono isurbideen bitartez laguntzea eta jasangarritasunerako hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea ere bilatzen du. Ekimen horretan, bazterketa egoeran dauden gazteen gizarteratzearen aldeko elkarteek eta Kualifikazio Profesional programetako ikasleek hartuko dute parte, Euskotreneko materialen eraldaketa prozesuan.

Euskotrenek, horretarako baimena duen enpresa kudeatzaileari entregatuko zaizkiela egiaztatuko duten bitarteko eragileei baino ez dizkie emango idazketa materialaren hondakinak eta plastikozko tapoiak. Idazketa materialaren hondakinak eta plastikozko tapoiak jasoko dituzten enpresen edo elkarteen irabaziak, Euskotrenek bere Enpresako Gizarte Gaietako Batzordean aukeratuko dituen gizarte edo/eta ingurumen alorreko proiektuetara bideratuko dira.

Basoa Fundazioak bertako zuhaitzak birlandatuko ditu Besaide inguruan

Idazketa materialaren hondakinak eta plastikozko tapoiak uzteko edukiontziak, Euskotreneko instalazioetako egurrezko bildukinak, trenen materialak… berriro erabiltzetik lortutako materialez egongo dira osatuta. Autobusen metalezko materialak direkzioko barretatik eta balazten diskoetatik atera dira. Trenen metalezko materialei dagokienez, trenaren lehen mailako esekiduraren parte den eta unitatearen boggiean dagoen pieza (kleber) da. Egurrezko bildukinak, material mugikorraren (trena, tranbia, autobusa eta funikularra) mantentze lanetarako piezak eta produktuak entregatzeko erabiltzen diren paletetatik eta kaxetatik ateratakoak dira. Amaitzeko, pixkanaka argidun adiera-gailuengatik ordezkatu diren Unitateen jomuga adierazteko metalezko plakak, idazketa materialaren hondakinak eta plastikozko tapoiak uzteko edukiontzien informazio euskarria izango dira.

Elementu horietan oinarrituz, bazterketa egoeran dauden gazteen gizarteratzearen aldeko elkarteetako kideek, Koalifikazio Profesional programetako ikasleen laguntzarekin, material horiek idazketa materialaren hondakinak eta plastikozko tapoiak uzteko edukiontzi bilakatzeko prozesua egin dute. Horrela, ezagutza eta materialak berriro erabiltzeko orduan beharrezkoa den sormena sustatu da, hainbat neurriko edukiontziak eginez, instalazio eta geltoki bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Euskotren ez da trukaketa ekonomikorako bitarteko eragile gisa arituko. Hori, parte hartzen duten eragileek hondakinak uzten dituzten enpresek egingo dute. Idazketa materiala jasoko duen Terracyclek ekarpena egingo dio Basoa Fundazioari, Besaide inguruan bertako zuhaitzak birlandatzeko. Horrela, Euskotrenek, garraio enpresa den heinean, sortzen dituen CO2 isurketak murrizten lagunduko du, horrelako gasak metabolizatzen dituzten bertako zuhaitz horiek landatuz. Plastikozko tapoiak jasotzeko Euskotreneko Gizarte Gaietako Batzordean aukeratutako enpresak edo elkarteak, hautatuko den gizarte alorreko proiektuan inbertituko du baimendutako enpresarekin kudeatutakoa.

Azpiko informazio gehiago atalean eta lasterbidez flashez egindako ikus-entzunezkoa uzten dizuegu, modu oso argian proiektua kontatzen baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko