'La mujer sola' bakarrizketa aurkeztuko du Nagüal Teatrok Ermuan
Bakarrizketa tragikomikoa izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Nagüal Teatro konpainiaren “La mujer sola” ikuskizuna aurkeztuko du Kultura Sailak.
Etxetresna elektriko eta zarata asko, baina askatasunik ez duen emakume baten egunerokotasuna azaltzen du obrak. Mariak bere auzokidearekin leihotik hitz egiten du, baina senarrak eta familiako beste kideek marjinatuta, erabilita eta menperatuta bizi den emakume baten istorioa da. Horren ondorioz, bakarrik egoten ikasi du, ondoan irratia eta telebista baino ez dituela.
60 minutuko bakarrizketa da, Darío Fo eta Franca Rame autoreek sortu eta Ana Plaza aktoreak antzeztua. Gizarte-satira argia da, bere nahiak lortzen eta oroimenak bizirik mantentzen ahalegintzen den emakume baten istorio tragikomikoa. Karga komiko eta kritiko handiz, errealitaterik gordin eta gogorreneraino sartzen da.
Antzezlanak erakusten duenez, Maria ez da asmatutako pertsonaia, egiazkoa da eta gure gizartean bizi da, gizarte-arloan, sexu-arloan, lan-arloan eta familia-arloan duintasuna eta berdintasuna mantentzeko ahaleginetan.
Gogorarazten dizuegu “La mujer sola” ikuskizunak "Confesiones a Alá" antzezlana ordezkatzen duela, azken hori bertan behera gelditu baitzen Kultura Sailarekin loturarik ez duten arazoen ondorioz.
"La mujer sola" ostiral honetan, martxoak 11, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude, 8 euroren truke, Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Antzezlanaren bideo-trailerra ikus dezakezue jarraian:
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan