Saharar Herriarekin duen konpromisoa erakutsi du Ermuak beste urte batez

11.03.16
Erakundea

Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 40. urteurrena oroitzen duen adierazpen instituzionala. Keinu honekin, gertakari horrekin bat egin eta Saharar Herriarekin duen konpromiso tinkoa erakutsi nahi du Udalak.

Adierazpena pasatu den martxoaren 1ean onartu zen, ohiko Osoko Bilkuran. José Luis Araujo Immigrazio eta Garapenerako Kooperazioko zinegotziak aurkeztu zuen gaia, eta dokumentuaren nondik norakoak azaldu zituen.

Duela 40 urte aldarrikatu zen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD), 1976ko otsailaren 27an, hain zuzen. Gertakari historiko hori kontuan izanda, Ermuko Udalak berretsi egin du SEADeko gobernu legitimoa eta Fronte Polisarioa errekonozitzen dituela, eta berriro aldarrikatu du Saharar Herriak legez duen autodeterminaziorako eskubidea. Gainera, adierazpenean azaltzen den moduan, giza eskubideen alde diharduten saharar aktibisten aurkako jazargoa eteteko eskatzen zaie Marokoko agintariei, baita saharar preso politikoak askatzeko eta desagertutako 400 saharar baino gehiagoren patua argitzeko ere.

Bestalde, Ermuak berretsi egin du Tindufen (Aljeria) babestuta dauden errefuxiatu-kanpamenduetan eta Marokok legez kontra okupatutako lurraldeetan lan egiteko konpromisoa.

Udalbatza osatzen duten 17 zinegotziek adierazpenaren aldeko botoak eman zituzten.

Jarraian uzten dizuegu martxoaren 1eko Osook bilkura saioaren bideoa, adierazpena onartu zenekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen