FEMPen Informazioaren gizarte eta teknologia berrien lan batzordera sartu da Ermua

15.03.16
Erakundea

Juan Carlos Abascal Candas, Ermuko Udalbatzako lehen alkateordea, Udalerri eta Probintzien Federazio Espainiarraren (FEMPen) lan batzorde batera sartu berri da. Hain zuzen ere, Informazioaren eta Teknologia Berrien Gizarte atalera, zeina gaur bertan bilduko den, Madrilen, arratseko lauetatik aurrera. Batzordearen helburu nagusia Toki Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien erabilera bultzatzea da. Horren barne aurrera eramaten den lana Toki Administrazioan Zerbitzu Publiko Elektronikoen eta bestelako aplikazio informatikoen ezarpena sustatzera bideratzen da, udalerri txikiek izan ditzakeen arazo eta berezitasunak kontuan izanik, beti ere. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatu nahi da administrazioen artean informazio trukaketa bultzatzeko eta hiritarren eta Administrazioaren arteko harremana errazteko.

Gaurko bilerak bederatzi aztergai ditu. Legegintzaldi honetan batzordea eratzetik hasi eta horren kide izango direnak zehazteagatik hasiko dira. Bigarrenean, agiri informatibo hainbat aurkeztuko dira, FEMParen estatutuak; organigrama edo bilerak egiteko egutegi proposamena. Hirugarrenean, egindako kudeaketaren memoria aurkeztuko da eta, jarraian, jarduteko proposamen edo lan-ildoak. Bosgarrenean Federazioaren erakunde ordezkaritzaz mintzatuko, indarrean dauden hitzarmenez eta FEMP kontratazio zentralaren inguruko argibideak. Jarraian, zenbait gai aztertuko dituzte; parte hartzeko eta txertatzeko eskabide berriak, administrazio elektronikoko sektorearen lan taldeak zehaztea eta baita hurrengo bileren egunak ere. Arratsaldeari eta bilerari amaiera emango zaio galdera eta eskarien atalarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian