Igogailu publikoak egiteko lanek aurrera doaz

15.03.16
Erakundea

San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egiteko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat jarraitzen dute. Zeregin ezberdinak aurreikusi bezala gauzatzen ari dira eta, aste honetan San Pelaioko egitura metalikoan beirak jartzeari ekingo diote. Eta, ahal dela, zubiaren zorua ere egingo posible bada. Olabarri eraikuntzak da enpresa esleipenduna eta hiru kokalekutan ari da aldi berean lanean.

Zonalde eta kale bakoitzean gauzatzen ari diren lanak zertan dira laburbilduta, egoera ondokoa da:

Zerukoa

Auzotik Ongaraiko ikastetxeetara doan kalexka zabalik jarraitzen du oinezkoentzat. Eskailera metaliko berrian ia bukatuak daude tailerretik ateratzeko prest. Hori Okin Zuriko obra eta bidea ireki ondoren jarriko da.

Aldapa

Aldapa Ongarairekin lortzen duen alboko eskaileratik ez dago pasoa, itxita baitago. Hirugarren eta azken egitura apirileko lehen astean iritsiko eta jarriko dela aurreikusita dago, hain zuzen ere 4, 5 eta 6an. Egitura hori handiena izango da eta luzera ezberdineko hiru zubi edo pasabide izango ditu, altuera desberdinetara. Aldapako malda prestatzeko hainbat lan egiten ari dira, horien artean 6 eta 8 eraikineko saneamendu desbideratzea.

San Pelaio

Azkenik San Pelaion aste honetan igogailuaren egituran beirak jarriko dira. Lan horiek egiten diren bitartean eta segurtasuna bermatzeko, espaloi itxi egingo da une zehatz batzuetan eta oinezko pertsonak desbideratu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen