Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak 'Amalur' ikuskizunaz datozkigu Ermua Antzokira

16.03.16
Ermua Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Amalur’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 18ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena. Sarrerak 6 euro balio du eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta horren bere webgunearen erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Ikuskizunak 70 minutuko iraupena du.

Sinopsia

Amalur Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna da, berriena. Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.

Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango