Igogailuen lanek aurrera jarraitzen dute

21.03.16
Hirigintza

Aurreikusitako moduan, aurrera doaz Zerukoan, San Pelaion eta Aldapan hiru igogailu publiko eraikitzeko lanak, eta azken asteetan aldaketa nabarmenak ikusi ahal izan dira jada. Zatirik aurreratuena San Pelaio kalekoa da, duela lau aste kokatu baitzen egitura metalikoa. Egun, egitura horretan bertan kristalak jartzen ari dira langileak. Behean utzi dizkizuegun irudietan ikus daitekeen moduan, zeharrargiak dira kristalak, igogailuaren inguruko etxeetako bizilagunen intimitatea babesteko.

Eraikuntzako lan-egutegia dela eta, aste honetan zehar geldirik egongo da San Pelaioko obra. Dena dela, apirilaren 4tik 8rako astean igogailuaren egitura mekanikoa muntatzen hasiko dira.

Metro batzuk gorago, Aldapa kalean, eskailerak itxita daude oraindik, eta ranpa kokatzeko lanetan eta mailak konpontzen dihardute. Kale honetako igogailuaren egitura metalikoa apirilaren 4an, 5ean eta 6an muntatzea espero da; horixe da falta den egitura bakarra.

Zerukoan, duela aste batzuk azaldu genuen moduan, egitura kokatuta dago, eta bidea ere oinezkoentzat zabalik dago. Gainera, datorren apirilaren 4an eskailera metaliko berriak egiteko lanak hasiko dira, beraz, egun horretatik aurrera bidea berriro ere itxi egingo da. Aste horretan bertan, 4tik 8ra, igogailuaren egitura mekanikoa muntatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da