Bruselako atentatuak erabat gaitzetsi ditu Ermuko Udalak

23.03.16
Erakundea

Ermuko Udaleko sei talde politikoek guztiz gaitzetsi dituzte atzo Bruselan, Belgikan, izandako atentatuak. Halako ekintzen aurrean “errefusik eta gaitzespenik erabatekoena” agertzen duela adierazi du Udalbatzak.

Horren harira, eta Eudelek egindako proposamenari jarraiki, bost minutuko kontzentrazio isila egin da gaur, asteazkena, eguerdiko 12:00etan udaletxeko ate aurrean. Udalbatzako kideek eta hainbat herritarrek bat egin dute deialdiarekin.

Ekimen honekin, Udalak biktimen, beraien senitartekoen eta Bruselako herritar guztien saminarekin bat egiten du, eta gizon-emakume guztien askatasunarekin, bizitzarekin, bakearekin eta duintasunarekin duen konpromiso sendoa berresten du.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen