Imagen
KZguneak apirilerako ikastaroen programa aurkeztu du
29.03.16
Hezkuntza
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.
Honakoak dira datorren apirilean eskainiko diren aurrez aurreko ikastaroak:
- Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez (16 ordu): Apirilaren 4tik 13ra, 16:00etatik 18:00etara.
- Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu): Apirilaren 5tik 15ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Libre Office Impress (4 ordu): Apirilaren 14tik 15ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu): Apirilaren 18tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Libre Office Kalkuloa (4 ordu): Apirilaren 21tik 22ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Libre Office Writer (6 ordu): Apirilaren 27tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.
Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen du Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Ikastaroen egutegi osoa, hemen.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako