Bi topaketa, Ermuko Arrazakeriaren Kontrako Astean

04.04.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak bi ekintza antolatu ditu datozen egunotarako, Arrazakeriaren Kontrako Astea dela eta.

Gizakien salerosketaren fenomenoak pertsona migratzaileei eragiten die gehienbat, babesik gabe baitaude, eta bereziki inguruan heldurik ez duten umeei. Gai horixe da, hain zuzen, kanpaina honen ardatza.

Bihar, apirilaren 5ean, asteartea, “Destino incierto. Protección de la niñez en movimiento” hitzaldia eskainiko da. Kattalin Marin, Tierra de Hombres Fundazioko Garapenerako Hezkuntzako teknikaria, izango da hizlaria, eta 18:00etatik aurrera arituko da Lobiano Kultur Gunean.

Bestalde, apirilaren 7an, osteguna, zine forum saioa egingo da Ermua Antzokian. “Promesas del Este” filma ikusteko aukera izango da bertan, eta Jennifer Zuppiroli Accem GKEko Nazioarteko Saileko teknikaria ere emanaldian izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu