‘El Pregón’ eta Al Pacinoren azkena Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Ermua Antzokian ostegunean zineaz gozatzeko aste berri bati ekingo diogu. Zineklubak kapital eta ekoizpen frantses eta turkiarra duen Mustang titulua dakarkigu, Deniz Gamze Ergüven zuzendariarena. Filmak saria piloa lortu ditu, esaterako lau Cesar Frantzian; Zine Europarraren sarietarako 9 izendapen; Valladolideko Seminci astean zilarrezko galburua, eta filma onenarena Sarajevo hiriko jaialdian. Ezbairik gabe, denboraldiko filma aipagarrienetakoa eta zale sutsuenek ezin dutena galdu. Galdurik dagoen herrixka txiki batean bost ahizpa bizi dira, tradizioa gordetzearekin obsesionaturik dagoen familiaren barne. Neskatilek askatasun gehiago eta aurrera egin ahal izateko duten borroka, iraganaren eta orainaren arteko borroka izango da. Estilo handiko filma zoragarria. Mustang iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean. Zazpi eta erdietan Dan Fogelman zuzendariaren Nunca es tarde titulua proiektatuko dugu lehenengoz. Al Pacino mitoaren azken lana da, zeinak Annette Bening eta Bobby Cannavale izarrekin bat egin duena. Danny Collins kantari arrakastatsu eta heldua da, azken bira bertan behera utziko duena, bere bizitzan aldaketa apartari hasiera emanez. Komedia dibertigarria da, Al Pacinok parepean ederki murgilduta dugu eta aktore guztien lan benetan bikaina eginez. Horregatik komedia hunkigarri eta oroigarria izango da, emozio handikoa. ‘Nuca es tarde’ larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Berto Romero eta Andreu Buenafuente telebistako bikote ospetsuak protagonizatu duten komedia izango da: El Pregón, Dani de la Orden zuzendariarena. Osorio nebek estatuan musika elektronikoa lantzen aitzindariak izan ziren. Musikan egindako ibilbidea arrakastatsua izan arren, biek elkar ikusi ezinik amaituko zuten. Horregatik, inoiz gehiago ez zirela elkartuko zin egin arren; urteen poderioz eta krisiaren eraginez, berriz bat eginen dute beren jaioterriko jaiei hasiera eman eta agurra irakurtzeko ekitaldian. Nolanahi ere, ez dute imajinatzerik izango gain datorkiena. Komedia ganberroa da, ozarra eta jenialtasun ukituak dituena. Sinplea bai, baina hutsa ez. Komedia duina, zintzoa eta ondo egindakoa, tarte on bat pasatzeko aproposa, ordu eta erdiz ikusleari aurpegian irria jarriko dioena. El Pregón larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gaztetxoen igandeko emanaldiak Oker filma australiar aipagarria dakrkigu. Benetako istorio harrigarrian oinarriturikoa da horretan Allan gaztearen abentura kontatuko digularik. Allanek agintzariak konbentzituko ditu bere txakurra erabili dezaten pinguino kolonia bateko kideak animalia basatiengandik babesteko. Oker filma euskaraz proiektatuko dugu, arratsaldeko 5etan hasitan.
Azkenik eta amaitzeko, gogoratu oraindik orain aukera dugula apirilari dagokion zinearen bonoa eskuratzeko, zeinak hilabete honetan 16,8 euro kostatzen den.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan