Kale publikoan izango ditugun lehen igogailuak gero eta aurreratuago

06.04.16
Hirigintza

Irisgarritasun eta mugikortasuna errazteko herrian eta kale publikoan izango ditugun lehen igogailuak gero eta aurreratuago daude. Zerukoan, San Pelaion eta Aldapan egiten ari diren lanak aurrerantz segitzen dute eta gaur bertan bertan beste mugarri bat betetko dute. Hiru egiturak gaur bertan prest izango baititugu, hirugarren eta azkenekoa dituen zubiak beren kokalekuan utzi eta gero. Aldapatik Ongaraira igotzeko tartekoaren muntaia astelehenean hasi zen. Egitura bertikala egin zen herenegun. Atzokoan zubi edo pasabide txikienarekin jarraitu zen eta gaur goiz erdian erdikoa altxa eta bere lekuan kokatu da. Arratsaldeko hiruretatik aurrera goiko pasabidea -luzeena-heldu eta eutsiko diote. Eskailerak itxita jarraitzen dute.

Zatirik aurreratuena San Pelaio kalekoa da, duela sei aste kokatu baitzen egitura metalikoa. Egun, egitura horretan bertan kristalen erremateak bukatzen ari dira langileak. Behean utzi dizkizuegun irudietan ikus daitekeen moduan, zeharrargiak dira kristalak, igogailuaren inguruko etxeetako bizilagunen intimitatea babesteko. Pasabide horren zorua bota eta jada prest dago, argien puntuak agerian dituelarik. Aste honetan bertan igogailuaren egitura mekanikoa muntatzen hasiko direla espero da eta datorrenan aurrera jarraituko.

Zerukoan, duela aste batzuk azaldu genuen moduan, egitura kokatuta dago, oinezkoentzako bidea itxita dago, skailera metaliko berriak egiteko lanei hasiera eman baizitzaien astearen hasieran. Aste horretan bertan, 4tik 8ra, igogailuaren egitura mekanikoa muntatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da