'Etxekoak' antzezlana: 'etxekoaren' eta 'kanpokoaren' arteko lehia

06.04.16
Ermua Antzokia

“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Hala dio bihotzak. Itsasoaz bestaldean maitemindu nintzen, eta berarekin egoteko modu bakarra zegoen, ezkontzea. Hortxe hasi zen dena: burokrazia, administrazioko paper-lana, amaigabeko joan etorriak… erokeriaz eta absurdo hutsez betetako urteak”.

Istorio pertsonal bat da “Etxekoak” antzezlanaren abiapuntua, eta ostiralean Ermua Antzokian ikusteko aukera izango da 22:15etik aurrera.

Ander Lipusek zuzendu eta Jon Gerediagak idatzitako obra hau Euskal Herriko etxe batean garatzen da bere osotasunean. Bertan, familia bereko lau kide bizi dira: Maddi, Mamadourekin maitemindutako neska gaztea; Goio, osaba tentela; Imanol, beste osaba; eta Amama, Goio eta Imanolen ama. Lau pertsonaia horien bitartez, immigrazioaren gaia jorratuko da, “etxekoa” dena eta “kanpokoa”.

Ikuskizunak 80 minutu inguruko iraupena du, eta denbora horretan gaur egungo gizarteak eta estatuek asmatu eta ezarri dituzten muga eta lege zentzugabeak kritikatu nahi dira.

Artedrama eta Huts Teatroa konpainiek ostiral honetan aurkeztuko dute “Etxekoak” Ermuan. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Antzezlanaren promozio bideoa ikus dezakezue lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu