Ermuak herriko atleten arrakasta ospatuko du ostiral honetan

07.04.16
Erakundea

Denboraldian zehar dominak edota garaipenak lortu dituzten Atletismo Taldeko kirolariei omenaldia egingo die Udalak

Ermuko kirolariak emaitza zoragarriak lortzen ari dira diziplina eta kategoria ezberdinetan, eta poztasun ugari ekartzen digute herrira. Herriko atleten arrakasta behar bezala ospatzeko, Ermuko Udalak herriko Atletismo Taldeko kirolariei harrera egingo die ostiral honetan, apirilaren 8an.

Guztira 15 atleta eta bi entrenatzaile omenduko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera udaletxeko bilkura aretoan egingo den ekitaldian. Bertan izango dira Carlos Totorika alkatea, José Ramón Gombau Kirol zinegotzia eta Beatriz Gámiz eta Juan Carlos Abascal alkateordeak.

Kirolariei plaka oroigarri bana emango zaie Udaleko ordezkarien eskutik, atletismoan erdietsitako kirol merituak aitortuz, Ermuko izena hedatzeagatik.

Europako xabalina jaurtiketan brontzezko domina irabazi ostean, Arantza Moreno Fernández da omenduko diren atleten artean nagusi. Berarekin batera izango dira Leire Gorritxategi Conde, Irene Pérez Rodríguez, Said Ben Aissa, Iñigo Ugena Fernández, Alex Ugena Fernández, Ane Garrido Ramos, Ander Garciandia del Campo, Ander Santos Salvador, Mario Afonso Barreira, Olatz Yarza Unamuno, Alex Cuesta San Pedro, Garazi Larrakoetxea Betes, Fernando Campo Barriuso eta David Robert Spiridon. Atletismo taldeko entrenatzaileak ere, Antonio Cid eta Manuel García Pachón ‘Lolo’, ekitaldian izando dira, euren klubeko atletak aurkezteko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen