Izarra Fundazioak 190.000 € bideratuko empresak sortzeko, trebatu eta garatzeko programen bidez
Izarra Fundazioak 190.000€ inguru bideratuko teknologia-garapena, trebakuntza eta enpresa-sorkuntza bultzatzea helburua dituzten programatara, ekintzailetza eta enpresa-lehiakortasuna laguntzeko estrategiaren barne. Lehen fase honetan, Aula Izarra programa, enpresa haztegiko enpresen hedapenerako laguntzak, autonomoen kuota ordaintzeko dirulaguntza eta prototipoak, aplikazioak, eta web plataformak garatzeko dirulaguntza jarduerak jarriko ditu abian. Guztira, 190.000€ inguru bideratuko dira lau ekintzarako. , Horrez gain, laister Izarra fundazioak negoziazioa, adimen emozionala, enpresa-estrategia, etaba-ri buruzko trebakuntza ekimenak ere bideratuko ditu. Hasteko eskainiko dituen programak ondorengoak dira:
Izarra Ikasgela
Ekintza honek enpresa proiektu teknologiko berrien sorrera du helburu, bideragarritasun planen garapenen bidez. Esparru honetan, parte hartzaileek tutore baten laguntzarekin 6 hilabeteko epea izango dute negozio plan bat garatzeko, enpresa kudeaketan prestakuntza berezi bat eta hilabeteko 300€ko beka jasoaz. Oinarriak pdf formatuan dituzue ondorengo lasterbidez: Informazio gehiago.
Enpresa Haztegiko enpresa ekimenak hedatzeko laguntzak
Enpresa haztegian kokatzen diren enpresa ekintzaileen sendotzea laguntzeko helburuarekin, Izarra Fundazioak bezero kopurua handituko duten edo handitu dezaketen hedatze ekintzak lagunduko ditu. Hedatze ekintzaren kostuaren %50 arteko finantzazioa jasoko du enpresak, hedabidea edozein izanik, beti ere, lortu nahi den eragina lortzen badu, laguntza gehienez ere 1.000€ enpresako izango da.Oinarriak pdf formatuan dituzue ondorengo lasterbidez: Informazio gehiago.
Autonomoen kuotak ordaintzeko dirulaguntzak
Programa honen bidez, Izarra Fundazioak autonomoen erregimen berezian alta emateak suposatzen duen kostua finantzatzen lagunduko du gehienezko kopurua 1.000€ izango da enpresako, beti ere bideragarria den, eskaegileak negozio plan bat aurkezten denean eta laguntza eskatu aurreko 6 hilabeteetan langabezian egon bada. Oinarriak pdf formatuan dituzue ondorengo lasterbidez: Informazio gehiago.
Prototipoak, aplikazioak eta web plataformak garatzeko dirulaguntzak
Programa honen helburua aplikazio batean, online plataforma batean edo prototipo baten garapenean oinarritzen diren enpresa-proiektuak abian jartzeko laguntza errazak eskaintzea da. Osagai teknologiko handia duen enpresa-proiektu bat garatzen ari diren pertsonei dago zuzenduta eta kostuen %80a arte finantzatzen da, gehienezko kopurua 2500€ izanik enpresako. Oinarriak pdf formatuan dituzue ondorengo lasterbidez: Informazio gehiago.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du