Euskal Herriko Itzuliak trafikoan eragina izango du Debabarrenan

08.04.16
Hiritarren Segurtasuna

Txirrindularien 56. Euskal Herriko Itzulia jokoan da aste honetan zehar, lehiaketarekin batera egin ohi duen eguraldi kaxkarrarekin. Txapelketa bihar, apirilak 9, amaituko da, eta azkeneko bi etapak oso gertutik jarraitzeko aukera izango da Ermuan.

Gaur ostirala, apirilak 8, Oriotik abiatuko dira txirrindulariak, eta Arrateko igoera famatuarekin amaituko dute etapa. Itzuliko egunik garrantzitsuena da gaurkoa, eta karrera hiru aldiz igaroko da Eibarretik. Hori dela eta, alboko herrian hainbat aldaketa izango dira trafikoari dagokionez. Hainbat kaletan, aparkatzea debekatuko da lasterketak irauten duen bitartean, eta Azitain industrialdeko aparkalekua karrerako autobusentzat erreserbatuta egongo da.

Trafiko mozketak anitzagoak eta garrantzitsuagoak izango dira bihar, larunbata. Itzuliko azken etapa erlojuaren aurkakoa izango da, eta arratsaldeko lehen orduan Urkizutik abiatu eta hamasei kilometro egin ostean, Eibar bertako erdigunean amaituko da.

Lasterketa dela eta, Eibarko saihesbidea erabat itxita egongo da larunbatean 13:00etatik 18:00etara. Horren berri emateko, kartelak jarri dira bai Eibarren, baita Ermuan ere. Gainera, zirkulazioa eta aparkatzea debekatuta egongo dira ondoko herriko berrogeita hamar bat kaletan. Udaletik adierazi dutenez, eguerditik aurrera herriaren erdigunea oinezkoentzat soilik izango da. Eibartik irten ahal izateko, Torrekua kalea, Ermura noranzkoan, zabalik egongo da, eta autopistan ez da inolako aldaketarik izango.

Arazorik egonez gero, Eibarko Udaltzaingoak telefono bidez eurekin kontaktuan jartzeko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko