Herriko atletismoari omenaldia

11.04.16
Erakundea

Ermuko Udalak harrera egin die ostiral honetan herriko Atletismo Taldeko kirolariei, kategoria eta diziplina desberdinetan izandako arrakasta ospatzeko eta merezitako omenaldia egiteko. Udaletxeko Bilkura Aretoan izan da ekitaldia, eta bertan izan dira Carlos Totorika alkatea, José Ramón Gombau Kirol zinegotzia eta Juan Carlos Abascal eta Beatriz Gámiz zinegotziak. Alkateak herriko kirolarien esfortzua azpimarratu nahi izan du.

Antonio Cid entrenatzaileak aurkeztu ditu atletak gobernu taldearen eta gerturatu den publikoaren aurrean; horietatik gehienak omenduen senitartekoak izan dira. Ekitaldian izan diren hamabi kirolarien banakako lorpenak eta, orokorrean, denboraldi honetan taldeak eskuratutako garaipenak zenbatu ostean, alkateak oroigarri bana eman die atletei. Klubaren arrakasta goraipatu eta herriko kirolaren garrantzia azpimarratu nahi izan ditu Carlos Totorikak.

Leire Gorritxategi, Ander Garciandia eta Olatz Yarza kirolariak omenduen zerrendan egon arren, txapelketa ezberdinetan parte hartzeko euren taldeekin kontzentratuta zeuden, eta ezin izan dira ekitaldira bertaratu. Manuel García Pachón ‘Lolo’ entrenatzailea ere, lan kontuak medio, ez da udaletxean izan. Dena dela, Ermua Atletismo Taldeak txalo artean ospatu ditu garaipenak eta arrakastak.

Lerro hauen azpiko bideoan ekitaldiaren laburpena ikusi daiteke, baita sari banaketako argazkiak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen