Urteurren bizi eta betea ospatu du Irulitxak
Irulitxa fanfarreak bere hogeigarren urteurrena ospatu izan du azken aste buruan. Ugari dira erretinan geratu zaizkigun irudiak, jada, oroigarri ditugunak. Bi egun eta erdiko programaz bizitako guztia deskribatzeko hitzik ez dugu. Jai handi aizan da, ez bairik gabe. Jardueraz bate do beste azpimarratzea zaila da guztiek izan baitute bere xarma; ostiraleko aurkezpen eta kalejiratik hasi eta Irulitxak plazan eta txosna aurrean egindako agurrera artean.
Nolanahi ere eta laburbilduz esan dezakegu programa eguraldiaren pare gora eta hobera egin duela, atzoko egun koloretsura artean, eguzkiak ere ospakizuna galtzerik ez baitzuen nahi izan. Ateri izatean musika taldeek luzitzeko parada izan zuten. Donostiako Gros auzotik etorritakoak ‘Iñude eta artzaiak’ izeneko ikuskizun ederra ekarri zuten, arropa dotoreez jantzirik kalejira polita eginez. Euskal Herriko hainbat lekutan Ihauteri nahiz bestelako jaietan ohikoa bada ere, gureaz gutxi ikusitakoa da, dotorea. Esan bezala, gauza gogoangarri asko horien berri aurrerago izango dugularik Irulitxak argazkilari bi lanean izan baititu guztia jasotzeko xedez, material hori laster batean zabalduko dutelarik. Bitartean, sare sozial ezagun batean duten orrialdeari lasterbidez lotura eginik uzten dizuegu, jada, bertan argazki nahiz bideoak baitituzte.
Ostiral arratseko aurkezpen eta kalejira aho-gozagarri izan ziren. Larunbatean festa goizetik gauera bitartean luzatu zen. Goizeko dianaren ondoren Udalak urteurrenean parte hartu izan dutena nahiz Irulitxaren laguntzaile izan ohi direnei harrera egin zien udaletxean. Totorika alkateak, Kulturako zinegotzi eskuduna den Beatriz Gamiz eta Juan Carlos Abascal alkateordeak taldeei ongi etorria eman zieten. Hori izan zen guretzat asteburuko mugarria. Azpian dituzue ekitaldiko argazki sorta ederra. Txakolinarekin topa egin ondoren, taldeek herriko auzoetatik banatu ziren musika leku guztietara zabaltzeko eta girotzeko egun guztian zehar. Gauean, Gozategiren doinu eta kantak entzuterik izan genuen. Igandean, zerbait azpimarratzekotan batzokiko frontoian egindako otordua da, giro apartan bapo bazkaldu baitzuten bildutako guztiak.
Lerro hauen azpian ekitaldia laburtzen duen bideo ikusi daiteke, baita sari banaketako argazkiak ere.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da