Berrituriko ‘Sweet California’k emanaldia eskainiko Ermua Antzokian
Egun estatuan pil-pilean dugun neskaz osaturiko taldea ‘Sweet California’ Ermuan Antzokian izango dugu bihar gauean, hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Hirukoteak sarrera guztiak salduta ditu, abenduan salgai jarri ziren lehen egunetik bertatik. Emanaldiak urtarriletik maiatzera bitarteko herrian programatutakotik ikusminik handienetako piztu izan duena izan da. Ikusmin hori areagotu izan delarik Tamy Nsue kide berria iritsi izanagatik, urte hasieran Rocio Cabrerak taldea uzteko erabakia hartu izan ondoren. Kontzertua urtarrilaren 22rako iragarrita genuen arren, aste bat lehenago apirilera artean atzeratu egin zuen ‘Must’ produkzio etxeak, kideetako bat ondo ezik zegoela argudiatuz. Egun batzuk beranduago ezagutu zen Rociok taldea usteko erabaki zuela, ustez sentitzen zuen presioa handiegia baitzen.
Hain denbora gutxian arrakasta lortzeak bere gauza positiboak izaten dituen arren, hainbat negatibo ere ekar ditzake berarekin bat, esterako: agenda intentsibo eta konpromiso ugari, eta ondorioz presioa, antsietatea, eta nekea… Horrek guztiak gorputz nahiz buruari bere ordaina eskatzen ohi diotelarik.
Sweet California: Head for stars 2.0, azken diskoaren bigarren edizioa
Ezusteko horri aurre egin ondoren, taldea buru-belarri lanean jarraitu du eta izan ere, jardun izan du eszenatoki gainean kide berriarekin bat. Argentinan izan dira biran. Bihar Ermuan ikusi eta entzun ahal izango ditugu eta igandean La Coruñan. Maiatzean beste zazpi emanaldi hitzartuta dituzte (La línea, Toledo, Logroño, Almería, Zaragoza, Salamanca, eta abar…) eta ekainean gehiago.
Tamy Nsuek 21 urte ditu eta espektakulo mundutiko so hurbil bizi izan da beti, dantzari eta koro egile moduan. Ikusleentzat ezaguna da, Sonia eta Albarekin batera aurretik ere jardun izan duelako. Estrainekoz kantatzen, Antena 3 kateko ‘El Hormiguero’ programan ikusi ahal izan genuen. Sweet Californiak kide berriarekin abesti baten lehen bideo kaleratu izan du, jarraian uzten dizueguna.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu