Zebrabidea estreinatu du Okin Zuri auzoak, bideko segurtasuna hobetzeko

15.04.16
Hirigintza

Ermuko Okin Zuri auzoak espaloi berri-berria du duela aste gutxitik, ermuarrak herriko zonalde horretan segurtasunez ibili ahal izateko. Pixkanaka obrako azken ukituak egiten ari dira langileak: atzo, osteguna, auzoko erabilera anitzeko pistaren parean zebrabidea pintatu zuten. Horrela, bihurgunetik urrun, oinezkoek segurtasunez eta ikusgarritasun gehiagorekin gurutzatu ahal izango dute bidea.

Espaloia eraikitzeko obrak urtarrilaren amaieran hasi ziren; aurrez, ezponda egonkortzeko indusketa lanak egin eta saneamendua biltzeko hodia lurpean kokatu dira.

Orain, ingurua urbanizatzen ari dira: zonaldeari dagozkion trafiko seinaleak kokatu dira jada, eta gutxi barru farolak jarriko dira bidea argitzeko. Espaloiaren inaugurazio ofiziala asteartean izango da, apirilaren 19an, 12:00etan.

Proiektua hainbat erakunderen arteko elkarlanari eta kolaborazioari esker gauzatu da: Uraren Euskal Agentzia –URA-, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ermuko Udala koordinaturik aritu dira lanean, ermuarren beharrari erantzuna emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke