Aste bukaeran ‘Euskal jaia’ren 39.a ospatuko
Urteroko legez, aurten ere Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan. Aurtengoan, Ermuko Euskal Jaiak bere hogeita deberatzigarren edizioa beteko du. Festa larunbat eta igandean gauzatuko da. Igandea egun nagusia izango da eta jardunaldi horretan herrira hamar taldeetako kide diren ehunka dantzari, txistulari eta begirale etorriko zaizkigu bertara. Antolatzailea herriko ‘Txindurri’ txistu eta dantza taldea eta Udala dira, elkarlanean. Horiek hainbat laguntzaile koordinatu dituzte egitaraua aurreikusi bezala garatu dadin. Herri ezberdinetako dantzariak gure herrira etorriko dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.
Egitaraua
- Hilak 16, larunbata
- 19:00etan: Dantza erakustaldia eskainiko dute Tolosako Udaberri taldekoek eta Txindurrikoek herriko plazan.
- 20etan: Erromeria Patxi Pérez eta konpainiarekin.
- Hilak 17, igandea
- 10:00etan: Taldeen harrera eta hamarretakoa, San Pelaioko parkean.
- 11:30etan. Kalejira eta dantzak herriko kaleetan.
- 17:00etan: Dantzarien erakustaldi edo alardea plazan.
- 18:00etan: Erromeria ‘Mugi panderoa’ taldearekin.
Igandean euria asko botatzen badu, Aritzmendi pilotalekuan egingo dira ekintza guztiak.
Euskal Jaian parte hartuko duten taldeak ondokoak dira: Iremiñe (Berriz), Txoritxu Alai eta Tronperri (de Durango), Zerutxu (Markina), Besaide (Elorrio), Etorkizuna (Lekeitio), Salleko (Sestao), Gazte-alai, San Lorenzo eta herriko Txindurri.
Lotutako albisteak

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon