IAT mugikorra Ermuan, motor, quad eta nekazal nahiz obratako ibilgailu berezientzat

18.04.16
Hiritarren Segurtasuna

Derrigorrezko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasatzeko deia eta aukera izanen dugu ermuarrok maiatzean, hala nahi badugu behintzat. Azterketa horretan bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek, nahiz ibilgailu bereziak dituztenek -esaterako nekazaritzakoak, obra eta zerbitzutakoak, eta abar...- pasa ahal izango dute Izarrara etorriko den unitate mugikoarrean. Itelink, S.A enpresak estazio mugikorra eta mekanikaria herrira ekarriko ditu datorren maiatzaren 9ko astelehenean, enpresaren eta udalaren artean horrela hitzartu baitute. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero, eskumara dauden pabilioetan.

Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen duten guztiek. Hitzordua Itelink enpresan bertan hartu behar da, apirilaren 18ko astelehenenetik hasita, edo erosoago 94 478 12 14 telefonora deituz gero, goizeko 7:30etatik iluntzeko 20:45etara bitarteko ordutegian. Azterketak, maiatzaren 9ko goizean zehar egingo dira, 9:15etatik 12:45etara bitarteko ordutegian. Arratsaldez ere luzatu ahal izango da, baldin eta eskaerarik badago.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak eta makineriarenak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira gehienetan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrez baliatzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Udal honek ohar informatiboa prestatu du, horren guztiaren berri emanez eta herriko iragarki-oholetan jarriko du. Guk orriari lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko lasterbideaz baliaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik