Okin Zuriko pasabide berria bisitatu du alkateak

19.04.16
Erakundea

Carlos Totorika alkateak eta Juan Carlos Abascal alkateordeak Okin Zurin egin berri den espaloia eta zebrabidea bisitatu dituzte gaur. Bidea argitzeko farolak kokatzea baino ez da falta, eta jada hainbat eta hainbat herritarrek erabiltzen dute bide berria egunero.

Totorikak adierazi du urte luzez Udalak egindako lanari eta esfortzuari esker egin dela obra; izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta URA Agentziaren lankidetza behar-beharrezkoa izan da lanak egin ahal izateko. Azpiegiturak 80 metroko luzera eta bi metroko zabalera ditu, eta 30.000 euro inguruko kostua izan du Ermuarentzat.

Obrari behin betiko amaiera emateko falta diren hiru farolak bi aste baino lehen kokatuko direla uste da. Pasatu den ostegunean zebrabidea pintatu zuten Okin Zuri auzoko erabilera anitzeko pistaren eta aparkalekuaren artean. Horrela, oinezkoek errepidea segurtasunez eta ikusgarritasunarekin gurutzatu dezakete, bihurgunetik urrun.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen