Ekintzaileei laguntzeko bi programa aurkeztu dituzte Ermuak eta Lanbidek
Lanbide Euskadiko Enplegu Zerbitzuak langabezian dauden pertsona ekintzaileentzat laguntza deialdi berri bat zabaldu du. Lanbiderekin elkarlanean, Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorra arduratuko da laguntzak kudeatzeaz.
Bizi dugun krisi ekonomikoaren testuinguruan, ekonomiaren garapenerako eta enplegu aukera berriak sortzeko ezinbestekoa bihurtu da ekintzaile dinamika. Ermuko Udalak urte asko daramatza pertsona ekintzaileei babesa ematen, bai euren esku jartzen diren giza baliabideekin, baita azpiegiturekin ere.
2014-2016 Enplegu Planak ekintzailetzaren sustapena du ardatz. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, babes horri indar gehiago eman nahi dio tresna berri hauen bidez. Horrela, ekintzaileak babestuko dira fase guztietan: ideiaren sorreratik hasi eta bideragarritasun planaren garapenera arte.
Deialdi berri honen helburua pertsona horiek babesten jarraitzen da bi programaren bitartez:
- Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei laguntza, esklusiboki enpresa ideia bat sortu, ikertu eta garatzeko, tokiko proiektu ekintzaileen barnean (Enpresa ideia garatzeko laguntzak) Informazio gehiago
- Negozio ideia finkoa duten pertsonek enpresa proiektu berriak martxan jartzera bideratutako laguntzak, tokiko proiektu ekintzaileen barnean (Enpresa proiektu berriak abiarazteko laguntzak) Informazio gehiago
Ermuko Udaleko Toki Garapeneko Alorrak hiru urte jarraian daramatza Lanbiderekin programa hauek aurrera eramaten. Hiru urte hauetan, 12 pertsonak jaso dute laguntza negozioa martxan jartzeko, eta beste 14 pertsonak, aldiz, negozio ideia jorratzeko.
Kolaboratzaile den aldetik, Promozio Ekonomikorako Alorrak kudeatuko ditu diru-laguntzak, eta programak irauten dituen hiru hilabeteetan, enpresa plana sortzeko aholkularitza eta babesa eskaintzen ditu. Babes horren barruan sartzen dira enpresen kudeaketarako taldekako formazioak (enpresa sortzeko beharrezkoak diren oinarrizko baldintzak ikusteko: fiskalitatea, forma juridikoak, laguntzak…), edota banakako formazioa eta aholkularitza, plana garatzeko beharrezko elementuetan gehiago sakondu ahal izateko. Ekintzaile bakoitzari egokitutako ekimenak izango dira. Gainera, alorrak beharrezko espazioa eta azpiegiturak eskaintzen ditu, Hori guztia Izarra Centre eraikineko enpresa teknologikoen haztegian kokatzen da, co-working espazioan.
Hiru hilabeteko formazioan, ekimen berriak sortzen dituzten pertsonek modu esklusiboan aritu beharko dute horretan.
Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionez, enpresa ideia garatzeko gehienezko kopurua pertsonako 1.000 eurokoa da; proiektua martxan jartzeko, aldiz, 1.500 eurokoa. Zifrak gora egin dezake, ordea: parte-hartzailea 30 urtetik beherakoa bada, %15 gehiago jasoko du, eta emakumea bada, beste %15. Egonkortzeko laguntzak 2.500 euro artekoak izan daitezke, aholkularitza kontratatu, autonomoen kuota ordaindu eta bestelako gastuei aurre egin ahal izateko.
Eskaerak aurkezteko epea datorren asteazkenean, apirilak 27, amaitzen da. Eskaera guztiak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten heinean, Lanbideri aurkeztuko zaizkio. Aurrekontuan ezarritakoa baino pertsona gehiago aurkezten badira, hautatze prozesu bat jarriko da abian. Bertan, kontuan hartuko dira, besteak beste, ea hazten ari diren sektoreekin lotutako ideia den, negozioaren indarguneak, gizartean izan dezakeen eragina, proiektuak geure herrian izan dezakeen lekua, berritasuna edota sortuko lituzkeen lanpostu kopurua.
Gaur, ostirala, apirilak 2, programen inguruko informazio hitzaldia izan da Izarra Centre eraikineko auditorioan. Nerea Izaguirre udal teknikariak eman dizkie azalpenak bertaratu diren hogeita hamar inguru laguni. Carlos Totorika alkatea ere bertan izan da, parte-hartzaileei ongietorria emateko.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren