‘Kiki’ komedia eta ‘Batman vs Superman’ filmek amaiera emango, apirileko zine programazioari

26.04.16
Ermua Antzokia

Asteburu honetan amaiera emango diogu apirileko zine programazioari. Zineklubaren azken emanaldian Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren ‘Nuestra hermana pequeña’ titulukoa izango dugu. Errealizadore ezagun eta ospetsua da, Ermua Antzokiko ikusleen artean baita, aurretik ‘Kiseki’ edo ‘De tal padre tal hijo’ tituluak ikusteko aukera izan baitute. Koreedari Donostiako jaialdia ondo ematen zaio, izan ere aipaturiko bi filmekin sariak jaso baitzituen eta ‘Nuestra hermana pequeña’rekin ikusleen saria eskuratu baitzuen 2015ean. Sachi, Yoshino eta Chika aitak abandonatu zituenetik amonarekin bizi diren hiru ahizpa dira. Aita hil eta bere hileta elizkizunean daudenean beste ahizpa gazte bat dutela jakingo dute, laurak elkarrekin bizitzera joango direlarik. Drama polit eta poetikoa da, autorearen kutsu nabaria duena. Nuestra hermana pequeña umiltasunez beterik dago eta gauzarik ohikoenari txinpartak ateratzeko gai da. Zine-kluba iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da betiko legez eta filma jatorrizko bertsioan proiektatuko, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbateko zazpi eta erdietan hasiko da, Paco Leonek zuzendu duen filma berezi batekin, jai giroko komedia erotiko batekin: Kiki, el amor se hace. Kritikak oso ondo hartu izan du filma eta eskaini dioen adjektiboen artean ondoak daude: bitalista, argia, dibertigarria, hauslea, freskoa, gozagarria. Eraginkorra, libre eta harrigarria. Aktoreak proiektuarekin buru-belarri daude. Agerian geratzen denez. Kiki, el amor maitasuneko bost historia kontatzen ditu, horietan sexu filia bitxiekin loturik daudenak, Madrilgo uda sargoritsu batean txertatuta. Filma gozagarria da eta zinematografian benetako harri bitxi bat. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren filma estatu batuetako superprodukzio bat da: Batman vs Superman: el amanecer de la justicia 3D, Zack Sanyderrek zuzendutakoa. Aktore nagusiak Ben Affleck eta Henry Cavill dira. Arima iluna duten bi super heroi dira. Akzioa eta fantasia eskutik doazen osagai nagusiak dira. Zuzendaria ederto moldatzen da zeregin honetan 300 edo Watchmen tituluetan erakutsi zuen bezala. Superman eta Batman elkarren kontra jardungo dute, iritzi publikoak heroia nahiz maltzurra nor den bereizteko zailtasunak izango ditu. Gotham Cityko jagolea izango ote edo aldiz Metropoliseko hiritar garrantzitsuen? Norberak erabaki bezala… Filma aldi berean ikusgarri eta iluna da; bortitza eta gehiegizkoa… Batman vs Superman ez die kalerik egingo akzio, energia eta epopeia bila hurbiltzen diren ikusleei. Larunbat gaueko 10etan eta igande gaueko zazpi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.

Haurrentzako eta maiatzaren lehenengo jai eguneko zine emanaldian El inventor de juegos titulukoa ikusi ahal izango dugu arratsaldeko 5etatik aurrera. Magia, ilusioa, fantasia, irudimena eta inteligentziak bat egiten dugu filma honetan. Familia guztiarentzat aproposa eta kalitatezkoa den lana.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan