2016ko aurrekontua izango da hil honetako osoko bilkuraren ardatza

29.04.16
Erakundea

Udalbatzak zaborrak jasotzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza aldatuko du

Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du astearte honetan, maiatzak 3, eta 2016ko aurrekontua izango da landuko den gai nagusia.

19:00etan hasiko da saioa, udaletxeko bilkura aretoan, eta aztertu beharreko gaien zerrendak 17 puntu ditu. Landuko diren lehen hamar gaien artean, zaborrak jasotzeagatiko tasa arautzen duen 6. zenbakiko ordenantzaren aldaketa onestea da aipagarriena. Bestalde, Torrekoa, Scorpio, Ertz eta Zutik tabernen artean dagoen plazari "Euskaldun Berria plaza" izena ematea onartuko du Udalbatzak.

Bilkuraren bigarren zatia oso-osorik 2016ko aurrekontuari buruzkoa izango da. Udaleko alderdiek aurkeztutako zuzenketa osoak eta partzialak aztertuko dira lehenbizi, eta jarraian aurtengo behin betiko dokumentua onartuko da.

Promosaren Batzorde Orokorra

Osoko Bilkura amaitu ostean, Udalbatzak bilduta jarraituko du Promosaren Batzorde Orokorrerako. Eguneko gai-zerrendan lau puntu biltzen dira. Saioa 21:00etarako deitu da, baina ordua Osoko Bilkuraren iraupenaren araberakoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen