Imagen
San Pelaion, Aldapan eta Zerukoan igogailu publikoak egiteko lanak oso aurreraturik
29.04.16
Hirigintza
Ermuan eta bide publikoan hiru igogailu prestatzeko lanak azken txanpan sartu dira. San Pelaio, Aldaparekin eta Aldapa Ongarai auzoarekin lotuko dituzten azpiegiturak aurreratuta daude eta bukatzeko gero eta gutxiago geratzen da. Igogailuak uda honetan zerbitzuan edukitzea aurreikusita dago.
Irisgarritasun eta mugikortasuna errazteko herrian eta kale publikoan izango ditugun lehen igogailuak gero eta aurreratuago daude. Zerukoan, San Pelaion eta Aldapan egiten ari diren lanak aurrerantz segitzen dute. San Pelaioko lehen zatia eta Zerukoakoa zertxobait aurreratuago daude eta horietan makineriaren elementuak jartzen ari dira. Bakoitzaren xehetasunak ondorengoak dira:
San Pelaio auzoan
- Beira guztiak ipinita ditu egiturak.
- Igogailuak duen makineriaren elementuak jartzen ari dira.
- Datorren astean, maiatzaren 2tik 8ra bitartean, hormak pintatuko eta eskailerak errematatuko dira.
Zerukoa auzoan
- Ongaraira doan oinezkoentzako bidea itxita dago oraindik.
- Eskailera metaliko berriak jartzeko lanari ekingo zaio datorren astean, maiatzaren 4an, hain zuzen ere. Obraraino materiala sartzeko hainbat aparkaleku libre utzi beharko dira.
- Igogailuak duen makineriaren elementuak jartzen ari dira.
Aldapa auzoan
- Ongaraira doan oinezkoentzako eskailera itxita dago oraindik.
- Datorren astean, maiatzaren 2tik 8ra bitartean, aldi baterako jarri zen egitura metalikoa eta bere hodiak erretiratuko dira, arrapala berria irekiko delarik.
- Egiturari beirak ipintzeko lanei hasiera emango zaie datozen egunetan.
- Eskailerak eta horma konpontzeko lanak aurrera jarraitzen dute.
- Oraindik orain, hainbat aparkaleku zerbitzuz kanpo eduki beharko dira kamioi, eta altxatzeko makineria erabiltzeko.
Lotutako albisteak
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte