Herriko eta inguruko eskualdeetako batxilergoko ikastetxeek aurre-matrikula irekita dute

02.05.16
Hezkuntza

Batxilergoko ikastetxe guztiek 2016-2017 ikasturteko aurre-matrikula egiteko epea ireki dute gaurkoan, gure herrikoak nahiz hurbilen ditugun Deba barrenekoak eta Durangaldeakoak barne. Izapidea 2016ko martxoaren 9an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak emandako aginduari jarraiki egin behar da. Horren bidez, egutegi komuna ezartzen da 2016-2017 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko eta, era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko publiko eta ikastetxe itunduetan, honako hau da Batxilergoa egiteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko egutegia:

  1. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko: maiatzaren 2tik 12ra, biak barne.
  2. Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 1a.
  3. Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 6a arte, egun hori barne.
  4. Eskabideari uko egiteko: ekainaren 6a arte, egun hori barne.
  5. Behin betiko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 9ª.
  6. Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: ekainaren 16a.
  7. Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 20tik uztailaren 6ra, biak barne.
  8. Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 11 arte, egun hori barne.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako
egunetan egin beharko dute matrikula.

Aurre-matrikula hori on line eta internet bidez egin ahal izango da edota ikastetxe bakoitzean bertan, non bertako idazkaritzako langileen laguntza eta aholkularitza jaso ahal izango den.

Herrian nahiz hurbilen dugun eskaintzaren laburpena, jarraian bildutakoa da:

Ermua eta Debabarrenean

Durangaldean

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko