Ermuko Saihesbideko obretako azken kontrolpeko leherketa
Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak neurtutako leherketa egingo du bihar, maiatzak 5, arratsaldeko 18:00etan. Leherketa Urko-Axe edo Iparraldeko tartea deritzan zonaldean izango da, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa kontrolatua egingo da, operazioa hobeto kontrolatu ahal izateko eta izan daitezkeen ondorioak ere hobeki kontrolatu ahal izateko.
Kanpoaldean egingo den azkeneko leherketa izango da, eta Ertzaintza abisaturik dago, agenteek bide etena koordinatzeko. Eztanda hirigunetik bertatik entzungarri izango dugula aurreratu dute, eta ez kezkatzeko adierazi. Ohiko prozedurari jarraiki, enpresak sismografoak jarriko ditu lanean, eztandaren indarra eta eragina neurtzeko.
Segurtasun neurriei jarraiki, N-634 errepidea eta inguruko bideak moztu egingo dira ordu horretan. Urtia industrialdearen hegoaldean kokatutako industriak ere segurtasun neurrien barne sarturik daude, eta leherketa zonatik gutxienez 300 metrora egotea gomendatu dute langileek.
Xehetasun guztiak jasotzen dituen planoa lerro hauen azpian uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke