Ekainaren 26an bozkatzerik nahi? Froga ezazu orain Hautesle Erroldan zaudela

06.05.16
Erakundea

2016ko ekainaren 26ko igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira estatuan. Demokrazian gaudenetik hamahirugarren deialdia da. Hori horrela, bozka emateko asmoa baduzu, Hautesle-erroldan zuzen agertzen zarela ziurtatzea komenigarri duzu. Hautesle Zerrenda hori jendaurrera jarriko dugu herritarrok kontsultatzerik izan dezazuen maiatzaren 9tik 16ra bitarteko zortzi egun naturalez. Epe horretan ziurta ezazu egoki inskribaturik zaudela, batez ere etxebizitzaz aldatu bazara, 18 urte bete badituzu edo bestelako edozein gorabehera izan baduzu azken deialditik.

Zergatik garrantzitsua da Hautesle-erroldan agertzen diren gure datuak zuzenak diren egiaztatzea?

Hautesle-erroldan inskribaturik egotea derrigorrezkoa da. Izen-abizenak agertzeaz gain, Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia ere agertzen da, datu horien bidez bozketarako momentuan herritarra identifikatu beharko da. Hautesle-errolda lurralde-sekzioen arabera sailkatzen da.

Pertsona bakoitza sekzio batean inskribaturik dago. Ezin da sekzio batean baino gehiagotan inskribaturik egon edota sekzio batean bi aldiz egotea.

Bateren bat bi aldiz baino gehiagotan inskribaturik badago, azken inskripzioa izango da balekoa eta aurreko guztiak ezabatzen dira.

Azken hauteskundeen ostean etxez aldatu bazara, Ermuan erroldatuta ez bazinen edota 18 urte bete berri badituzu, oso inportantea da Hautesle-erroldan zure datuak ondo agertzen direla egiaztatzea.

Horrela, egon daitezkeen akatsak zuzendu eta 2016ko maiatzaren 26an izango diren hauteskundeetan bozketa egiteko duzun eskubidea zuzen bermatu ahalko da.

Zelan kontsulta dezaket Hautesle-errolda?

Aurrekoan legez, kontsulta etxetik bertatik egin ahalko da, Abiapuntuko bulegora joan barik edota telefonoz deika ibili barik. Horretarako, www.ermua.es Ermuko Web guneko orri nagusiaren eskuin aldean dagoen ikurra sakatzea bestetik ez dago Hauteskundeak / Hautesle-errolda / Hautesle-errolda kontsultatu.

Lasterbide horren bidez formulario bat izango dugu, non gure NAN zenbakia (Hizkirekin) eta jaiotze-data jarrita, behar dugun informazioa eskuratuko dugu. Hau da, Hautesle-erroldan gauden ala ez jakin ahalko dugu; baiezkoa bada, bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde-kolegioa eta mahaiaren berri jasoko duzu.

Aipatutako aplikazio informatikoa maiatzaren 9ko astelehenaren 0 ordutatik 16. eguneko 24etara erabilgarri izango da.

Hala ere, Hautesle-errolda betiko moduan aurrez aurre ere ikusgarri izango da Abiapuntuko bulegoetan (8:00etatik 15:00etara), astelehenetik ostiralera.

Eta baita, gure bulegoetara etorri barik, 943179142 telefonora, goizeko 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera deituta ere.

Informazio gehiago

Hurrengo egunetan, Hauteskude-administrazioak haustekunde-txartela bidaliko digu eta bertan gure azken datu eguneratuak ikusi eta bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde sekzioa eta mahaiaren berri jasoko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da