'La flaqueza del bolchevique', ostiral honetan Ermua Antzokian

11.05.16
Ermua Antzokia

Gizonezko batek autoarekin istripua izan eta exekutiba haserregarri baten kabrioletaren aurka jotzen du bete-betean. Ekintza sinple horrekin hasten da ‘La flaqueza del bolchevique’, ostiral honetan Ermua Antzokira iritsiko den antzezlana.

Istorioko protagonistak onartzen du agian entretenituta zihoala kolpea eman zion momentuan, baina andreak ez zuen zertan autoa bat-batean geldiarazi, ezta hiztegiko irain guztiak bota ere. Horregatik, eta uda sargori hartako arratsaldeak jasangarriagoak egiteko, Sonsolesen zelatan ibiltzea eta moralki deuseztatzea erabakitzen du gizonezkoak. Aseguruaren partearen bitartez, bere telefonoa lortuko du, eta horrela haren ahizpa Rosana ezagutuko du, nerabe aztoratzailea.

Adolfo Fernández aktoreak zuzentzen du K Producciones ekoiztetxearen obra hori, eta Susana Abaitua ezagunarekin batera antzezleen zerrenda xumea osatzen du. 90 minutuko lan horretan, Lorenzo Silvaren ‘La flaqueza del bolchevique’ liburuaren egokitzapena ikusteko aukera izango da.

Antzezlana, denboraldi honetako azkena urrekoa, ostiralean izango da, 22:15etik aurrera, Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Jarraian, antzezlanaren laburpen bideoa ikusi dezakezue:

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan