'La noche que mi madre mató a mi padre' komedia espainiarra asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

17.05.16
Ermua Antzokia

Zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Tom Hopperrek zuzenduriko drama britainiar berezi batez gozatu ahal izango dugu, La chica danesa titulukoa. Filmak 4 izendapen izan ditu Oscar sarietarako, nahiz azkenean sari bakarra jaso izan, hain zuzen ere protagonista ez den interprete emakume onenarena, Alicia Vikanderrek egindako lan apartagatik. David Ebershoff idazleak titulu berarekin idatzitako eleberrian oinarritua dago, Einar eta Gerda Wegener artista daniarren historia errealean. Bikotearen bizitza aldatzen hasiko da Einarrek bere emaztea pintatzen ari zen modelo andrea ordeztu zuenean. Erretratuak arrakastatsu izan ondoren, emakumeak senarra animatzen du itxura femenino hori landu eta sakondu dezan. Kasualitate eta jolas gisa hasi zena ezusteko metamorfosian bihurtuko da. Erabateko filma da, ezbairik gabe kalitate estetiko paregabea duena. Ederra eta gizatiarra, hunkigarria benetan. La chica danesa programatu da maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna ospatzen delako. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Ines Parisek zuzenduriko La noche que mi madre mató a mi padre, titulua ikusi ahal izango dugu. Aktore protagonistak dira Belén Rueda, Eduard Fernández eta Fele Martínez. Endredozko komedia dibertigarria, sketchez beterikoa eta barrez lehertzekoa. Umore beltza, vodevila, sainetea eta sexuen arteko guda uztartzen ditu, azken hori abiapuntu izanik. Isabelek barne borroka du; aktore gisa aintzat hartu izan nahia eta segurtasun eza propioak. Horiek guztiak eztanda egingo dute, anfitrioi izan behar duen gau berezi batean. Zamargarri eta oso dibertigarria. La noche que maté a mi madre larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko beste proposamena Generación Z britainiarra izango da. Zonbien generoari eman zaion beste ukitu bat da, abiapuntu ausarta duena. Zuzendaria Stve Barker da, terroreko eta B serieko filma askoren autorea. Generazion Z ikuslea entretenitzea helburu duen lana da, horretarako emozio, terrore eta efektuak uztartzen dituelarik. Aurreiritziak alde batera uzten baditugu filma entretenigarria da, konbentzituko gaituena. Gizakion zonbien apokalipsiari aurre egin eta gainditu izan ondoren, egun zonbiak ehizarako erabiliko dituzte kirol kanpamenduetan. Segurtasunak kale eginen du eta amets gaiztoa berriz hasiko da. Ceneracion Z larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzat, igande ar4ratseko 5etan, bideojokoetatik atera diren animaziozko pertsonaien azken egokitzapena izango dugu: Ratchet & Clank titulukoa. Espazioko abentura bizi-bizia, gaztetxoei asko gustatuko zaiena.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu