Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako ikastegiak ‘Familien arteko III. Topaketa’ egingo du

17.05.16
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako ikastegiak aurtengo azkena izango den ‘Familien arteko III. Topaketa’ antolatu du, zeina maiatzaren 20ko ostiralean gauzatuko duen. Topaketa edo bilera hori udalak duen ikuspuntu hezitzaile eta barnerakoiaren emaitza da, gazte ermuarrek duten premia ezberdinei erantzun nahi diena, gazteen garapen sozial eta pertsonala errazteko, eta horiek udalerrian txartatzeko.

Topaketak hausnarketarako eta parte hartzeko gunea izan nahi du, familien eta hezkuntza erkidego edo irakasleriaren artean. ‘Familien topaketan’ gurasoen esku jarri nahi dira nerabe seme-alaben harremanekiko oso erabilgarri diren hainbat baliabide trebetasun positibo eta eraginkorrak.

Sandra Cid gizarte integratzaileak zuzentzen duen ‘Familien arteko topaketa’ orain zortzi urte hasi zen Ikastetxeak duen giza eta hezkuntzaren barne, atal akademiko hutsaz gain programaren barne dauden ikasleei jarraipen integral osoa eta pertsonalizatua eskaini nahi zaizkielako. Gazteek garatze bidean duten oinarrizko euskarrietako bat familia denez gero, horien eta ikastegiaren arteko inplikazioa oso komenigarria da.

Bilerak harrera oso ona izanen dute eta gurasoen gustukoak direnez gero, ikastetxeko zuzendaritzak mantentzeko ahalegina eginen du, hezkuntza proiektuan parte hartzeko bide baliagarria delakoan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren