Ur-mozketa Gipuzkoa Etorbidean eta Ongarain

18.05.16
Erakundea

Gipuzkoako Ura enpresak jakinarazi duenez, ur-mozketa egingo da bihar Gipuzkoa Etorbideko eta Ongarai auzoko zenbait portaletan.

Ekintza horren helburua hornidura sarea hobetzea da, eta Gipuzkoa Etorbideko 25 zenbakiko eta Ongarai auzoko 12, 13, 14 eta 15 zenbakietako bizilagunei eragingo die zuzenean. Portaletan ohar informatiboak ipini dira jada.

Mozketaren iraupena ordu eta erdikoa izango da Gipuzkoa Etorbidean (11:30etik 13:00etara), eta hiru ordukoa Ongarain (09:00etatik 12:00etara). Gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen