Udalaren gardentasunean argitasun gehiago

19.05.16
Erakundea

Ermuko Udalak herritarrengana hurbiltzen jarraitzen du egiten dituen ekimenen eta eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa emanez. Horretaz gain, gardentasunaren kultura errotu eta bultzatu nahi dugu, errekurtso publikoen erabileran, herritarren iritziari ematen zaion atentzioan eta gizarteari aurkezten zaizkion kontuetan txertatzeko.

Legea zuzen-zuzen betetzea ez da nahikoa Ermuko Udalaren iritziz. Hortik haratago joan nahi dugu, eta gardentasuna eta ardura gobernu ekintzaren oinarri bilakatu modu boluntarioan.

Hori dela eta, gure eguneroko jardueran eta kudeaketan, gardentasuna nortasunaren ezaugarritzat bultzatu dugu, konfiantza errazten duelako eta herritarrak jada berea duen informazioa berreskuratzen duelako, modu kontrolatuan kudeatu, proposamen zehatzagoak aurkeztu edota oposizio landua egin ahal izateko. Azken finean, gizarte arduratsuagoa osatzen du, informazio gehiago duena eta kontu publikoetan inplikazio maila altuagoa duena.

Funtsean, gardentasuna aukera bat da: barnera begira, erakundea eta funtzionatzeko modua hobetzeko parada ematen du; eta kanpora begira, aldiz, herritarrak Udalarekiko konfiantza eta gertutasun gehiago izan dezake.

Egunero herritarrekin duen harremana hobetu asmoz, Ermuko Udalaren webgunean gardentasunaren ataria eguneratu da, errazagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Hamaika sailek osatzen dute gardentasun atala, eta webgunean argitaratzen den informaziora zuzentzen dute erabiltzailea modu erraz eta azkarrean. Horrela, Udalbatza eta tokiko gobernuari, gobernu organoen batzordeei, administrazio antolaketari, gobernuaren estrategiari, kontuei, kontratu publikoei, Plan Orokorrari eta Udaleko ordenantza eta araudiei buruzko informazio guztia jaso dezakete herritarrek.

Helburu nagusia herritarrekin komunikatzeko bide sendoak eta seguruak finkatzea eta bermatzea da. Horretarako, gardentasunaren atari berrian inkesta bat ere txertatu da, edozein pertsonak modu arinean Udalari informazio publikoa eskatu ahal izateko, horren atzeko zergatirik edo motibazio jakinik azaldu beharrik gabe. Salbuespen bakarrak araudian zehazten direnak dira, eta izaera pertsonaleko edo kaltetu daitezkeen hirugarren pertsonei dagozkien datuen babesarekin lotuta daude.

Izapide horren inguruko informazioa –hasteko modua, tramitazio epea, administrazio-isiltasunaren eragina, tramitaziorako bideak eta eskaerak erantzuteko eskumena duen organoa, besteak beste– honako loturan kontsultatu daiteke.

Atal berriaren inguruan Udalbatzaren aurrean egindako aurkezpena ikusi dezakezue bideo honetan, laugarren puntuan, zehazki.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian