Haurrentzako jolasak erretiratu eta Forjako plaza jatorrizko egoera berberean utziko du Udalak

19.05.16
Hirigintza

Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 3, 3Bis eta 5 eraikinen artean dagoen ‘Forja’ jatorrizko egoera berberean utziko du Udalak, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegiak emandako 89/2015 epaia betetzeko. Toki-administrazioak “haur-jolasak ezezik, elementuen inguruko arrasto guztiak erretiratuko ditu, umeek minik hartu ez zezaten jarritako kautxuzko babesgarriak barne. Udalak “baldosak aldatuko ditu lekua jatorrizko egoera berberean utziz”, hirigintza alorreko zinegotzi Juan Carlos Abascalek (grabazioaren tartea: 57:45. minututik 72:15ra) asteko Gai Orokor eta plenora altxa beharreko gaien Informazio Batzordean azaldu duenez. Udalak. Udalak “onartu egiten du epailearen agindua, hartu duen erabakia, epaia bera era horretan adierazten dituen kontsiderazio hainbatekin bat ez datorren arre, elementuak ez daudelako zuzenean forjatuari lotuta”. Erakundea jada aztertzen hasi da haur-jolasak nahiz adinekoentzat jarri daitezkeen hurbileko beste toki alternatiboak, azpiegitura horiek erretiratu behar izanak sortaraziko duen gabeziari aurre gin ahal izateko.

Hirigintza alorreko buruak epaiaren inguruko prozesua zehazki kontatu zuen. Udalbatzar kideek nahiz oro har herritarrek bilera honen inguruko agiri osgarrien atalean gaiarekiko informazio osoa dugula azpimarratu zuen, atal horretan eta pdf formatuko agirietan salaketa jarri zuen Erkidegoaren prokuradoreak epaia bete zedila eskatuz aurkeztutako idatzia; epaileak emandako epaia; arkitekto teknikoaren txostena eta aholkulari juridikoaren beste txosten bat. Bilera horretan udal Lantaldeko Ander Urresti aparejadore teknikariaren ekarpena ere entzun izan zen -(grabazioaren tartea: 66:48. minututik 68:43ra bitartean), prozesuan deklaratzera deitu baitzuten.

EAJ-PNV taldeko bozemaileak “epaia betetzea” besterik ez zegoenarekin bat etorri zen. Jol Gisasolak -(grabazioaren tartea: 69:30. minututik 70:41era bitartean) bere elkartasuna adierazi zuen “auzoko guraso eta haurrekiko aukera bat gutxiago izango baitute”. Eta proposatu zuen “jolas horiek edo antzerakoak kokatzeko eta leku ezberdin hurbileko eta alternatiboren bat aztertzeko”. Horren harira eta adibide gisa “zuloak egin gabe San Pelaion xake jokoa ordeztu duten txintxur edo endredo jokoen aukerak” aipatu zituen, “familiak aukeraren bat izan dezaten” erantsiz.

‘Forja’ plazako haur-jolasak desmuntatuak ditu Udalak otsaileko lehen astetik. Erakundeak lan hori egin zuen epaileak hala erabaki eta agindu zioelako, jolasak jarri zituenean inpermeabilizazioan eragindako kalteak konpondu zetzan, harrez geroztik ura sartu eta umeltasuna izan baitute plaza azpiko garaje hainbat jabek, 243/2014 prozedura laburtuan zehazten zenez. Eraikin eta garaje horietako jabe-erkidegoak jolasak ipini ondoren filtrazioak eta umeltasuna zutela salatuz iaz epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten. Horrez gain, udalak errekurtso egileei 539 euroko kalte ordaina eman die, kopuru horri 2014ko urtarrilaren 9tik kontatzen hasi eta epaia jaso izan den egunera bitartean kontsumoko Prezioen Indize Orokorra gehituta.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da