‘Ensayo de Señoronas’ ikuskizunarekin amaituko da Ermua Antzokiko kultur programazioa udazkenera arte

25.05.16
Ermua Antzokia

Irailera arte zineak agur esango duela kontatu genizuen atzo, eta gaurkoan kultur programazioari iritsi zaio txanda, urtarrilean hasitako programa ostiral honetan amaituko baita. Udako atsedenaldiari ekin aurretik, “Ensayo de Señoronas” obrak emango dio bukaera agendari ostiral honetan.

“Ensayo de Señoronas” antzerki itxura hartu duen kontzertua da, eta musikaren eta antzerkiaren alorrean ohikoak diren androzentrismotik, sexismotik eta heterosexismotik kanpoko begirada duten emakumezko egileen errepertorioa eskaintzen du.

Amanda Heguilen, Angie del Santo eta Silvia Palumbo argentinarrak dira antzezlaneko protagonistak, eta garai eta leku ezberdinetako emakumeek sortutako abestiak aurkeztuko dituzte. Askotariko erritmoek eta aldarte ezberdinek pixkanaka giro berezia sortuko dute, eta pasadizo, adostasun eta desadostasunen bidez eta entsegu tankeran, protagonistek abestien sortzaileei bizitza emango diete. Oinarrizko osagaia umorea duen entsegua izango da ikusgai, azken finean.

Silvia Palumbok sortu eta zuzendutako obra da, eta 80 minutuko iraupena du. Honekin amaituko da Ermua Antzokiko kultur programazioa datorren irailera arte.

“Ensayo de Señoronas” ostiral honetan izango da, maiatzak 27, 22:15etik aurrera. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean