Hauteskunde mahaietarako zozketa, kargua uzteko Jon Canoren eskaera eta OHZa hileko plenoaren gai nagusiak

27.05.16
Erakundea

Ekainaren 26an hauteskunde-mahaietan egongo direnak –zozketaz- izendatzea; EH-Bildu taldeko Joan Cano zinegotziak kargua uzteko egin duen eskaerak; Ondasun Higiezinen Gainezko Zergaren inguruko mozioak eta erakunde adierazpena dira Udalbatzak, hileko Osokoaren Bilkuran jorratuko dituen gai nagusiak. Batzar hori datorren asteko maiatzaren 31ko astearte iluntzean egingo da.

Egun horretaeko bederatzi eta erdietan Gai-orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen informazio bilkurara bilduko dira zinegotziek. Gai-zerrendak bost puntu ditu barne; lehena, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea; beste hiru gaietan berri emango da.

Jon Cano López zinegotziak karguari uko egin dio, arrazoi pertsonalengatik

Arratseko zazpietatik aurrera Udalbatzar kideak ostera ere batzartuko dira, kasu honetan Osokoaren Bilkurara. Bilera ohikoa izango da eta gai-zerrendak zortzi puntuk osatzen dute. Lehena, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea; bigarrena aurreko akta eta segidan, ekainaren 26an hauteskunde-mahaietan egongo direnak –zozketaz- izendatzea. Laugarrenean, Jon Cano Lópezek arrazoi pertsonalengatik karguari uko egin izan diola ezagutzea eta aintzat hartzea.

Eskaera ezagutarazi eta aintzat hartuko da, zinegotzi hori ordezteko prozesua abian jarriz. Ordezkapenerako EH-Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztutako zerrendari jarraituko zaio, hurrengo laugarren lekuan doan Hiart Redondo Ureñari dagokiolarik kargua hartzea.

Bosgarren eta seigarrenean, gai berari buruzko mozio bi dira, hain zuzen ere OHZren ingurukoak. Zazpigarrena, Honduraseko buruzagi indigenaren hilketa dela-eta, erakunde adierazpena aurkeztuko da.

Gai-zerrenda eta horren inguruan prestatutako agiri osagarri guztiak –txostenak, eranskinak, eta abar…- Abiapuntu izeneko egoitza elektronikoan dituzue esekita, Gobernu organoen bilkurak/deialdia eta agirien atalean, azken horiek hirugarren leihatilatxoan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n