KZguneak ekainerako ikastaro berriak antolatu ditu

01.06.16
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Ekainerako, honako kurtso presentzialak antolatu dira:

  • Sare Sozialak (16 ordu): ekainaren 1etik 10era, 09:00etatik 11:00etara.
  • Argazkien edizioa GIMPekin (16 ordu): ekainaren 1etik 10era, 18:00etatik 20:00etara, edo ekainaren 21tik 30era, 11:00etatik 13:00etara.
  • Oinarrizko Internet (20 ordu): ekainaren 13tik 20ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Libre Office Kalkuloa (4 ordu): ekainaren 27tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Libre Office Impress (4 ordu): ekainaren 29tik 30era, 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 944 03 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegi osoa, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako