Eitzagarako bidea egunez itxita izango da astearte eta asteazkenean

06.06.16
Hirigintza

Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen egiturak muntatzeko lanek aurrera jarraituko dute aste honetan. Aurreikusitako programazioaren arabera Eitzaga auzora doan errepidea egunez –goizeko 8etatik arratsaldeko 7etara bitartean- itxita egon beharko zuen gaur, bihar eta etsi. Nolanahi azken, orduko gorabehera dela-eta gaur zabalik mantenduko eta bihar eta etsi –ekainaren 7an eta 8an- itxita izango dugu. Gaur aldiz, zabalik izango da, ekarri behar zituzten piezak ez baitira iritsi, baimenik ez baitiote eman.

AP-1etik barrena iritsi behar zen garraio bereziak ez du baimenik jaso bart gauean –ekainaren 5eko igandean- autobidetik pasatzeko. Hori horrela, aste honetan bi egun besterik ez da auzoko errepidea itxiko, astearte eta asteazkenean. Asteko gainerako egunetan, Eitzagarako bidea zabalik izanen da auto nahiz oinez doazenentzat.

Interbiak auzoan eta ingurukoetan oharra zabaldu du eraginaren berri emateko. Ohar horretan esaten denez, ibilgailuei proposatzen zaien “ordezko bidea 634 nazionaletik gora jarraitzea da, Areitio gainera artean eta hortik autobidearen ondo-ondotik doan hormigoizko bidea jarraitzea, Eitzaga auzoraino”.

Obrako zuzendaritzak azaldu duenez, data ahal den heinean, aurreikusitako plana eta egutegia betetzen saiatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke