‘Buldozer’ deituriko makina errehabilitatu da, makineria langileak prestatzeko erabiliko dena

06.06.16
Ekonomi Sustapena

Ermua Udalaren Makineria Eskolak makina bat errehabilitatu berri du, zeina lurra mugitzeko makineria langileak prestatzeko erabiliko den. Buldocer edo ingelesez ‘bulldozer’ (nibelatzaile) deritzana da; lurrak mugitzeko, hondeatzeko edo beste hainbat gauza –makineria barne- bultzatzeko erabiltzen dena. Eskolak konpondu eta gaur egun indarrean den segurtasun legeria betetzeko atondu du. Dozer edo bultzatzaile moduan ezagutzen den makina da, Liebherr ekoizle alemaniararena, hain zuzen ere 741C eredeua.

Makina jada erabiltzen hasita daude hondeatze makineria langileen espezialitate eta profesionaltasun ziurtagirietan, horien praktikak Artamendiko eremuan egiten dituztelarik.

Tresna birgaitu, sasoian jarri eta egokitu izan dute enplegatzeko prestakuntza ikastaroan dabiltzan ‘Hondeatzeko makineriaren langileak’, makineriaren oinarrizko mantenua egiten ikasteko egiten dituzten saio praktikoen barne. Horretan Izarra Zentroaren irakasle eta teknikarien laguntza eta koordinazioarekin.

Makinari egin zaizkion gauzen artean ondokoak daude: pala bultzatzailea soldatzea; trakzioa egiten duten beldar errodiloak aldatzea, aginte-botoian doitzea, segurtasun botoia jartzea eta pintatzea.

Beheko aldean berrituriko makinaren benetako irudi hainbat uzten dizkizuegu. Makina irakasteko erabiliko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik