‘Bosteko T’: dastamen eta entzumena uztartzen dituen jarduera

13.06.16
Kultura eta Gazteria

Antzerki eta ikuskizun ezberdinak prestatzen dituen ‘Mama Crea’ konpainia bilbotarrak, ‘Bosteko T’ izeneko jarduera aurkeztuko du aste honetan Gastronomi Jardunaldien barne. ‘Bosteko T’ eszena proiektu misto eta bestelakoa da; infusio edatea eta zuzeneko ipuin kontaketa uztartzen dituen espresio artistikoa. Ekainaren 17ko ostiralean egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Jarduera doakoa da eta. Gehienez ere, hogeita hamar partaide hartuko dira.

Mama Crea taldearen proiektu eszenikoa da Bosteko T: infusio ezberdinen dastatzea eta ipuinak entzutea uztartzen dituena. Ikus-entzuleek ipuina jarraitzen duten bitartean historiaren jatorriko produktu bat dastatu ahal izango dute. Ipuin kontaketak ia ordu bete irauten du eta horri infusioak hartzeko denbora gehitu beharko zaio. Ikusle-entzuleek dastatuko dituzten zapore eta produktuen artean Rooibos, kanela, erregaliza, Pakistango tea, ezkaia eta jengibrea... izango dira.

Ekitaldian kontatuko diren istorio guztiak berriak dira, argitaratu gabeak eta espresuki proiektu honetarako prestatuak. Ukituko dituzten gaiak dira: denboran zehar eginiko bidaiak; huts egindako amodioak; ahosabaiko esperientziak; jainkoen eme-alabak; mila urteko zuhaitzak;…eta abar. Denetarik sartzen da bidaia-zentzumen honetan.

Programa:

  • Lehen ipuia: "Azalik gabe". Dastatzea: Rooibos loreekin. Kontatzailea: Esther Lobato.
  • Bigarren ipuia: "Konpo". Dastatzea: sagar konpota kanelarekin. Kontatzailea: Rakel Imaz.
  • Hirugarren ipuia: "Bere horretan". Dastatzea: ezkaia, txikoria-belarra eta eztia. Kontatzailea: Paloma Rico.
  • Laugarren ipuia: "El varillas". Dastatzea: naranja bizkotxoa. Kontatzailea: Rakel Imaz.

Jarduera iragartzeko kartela lasterbidez uzten dizuegu, informazio gehiagoko atalaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz